NAROA AIZPURUA
Taldekidea
Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasten ditut eta Elgoibartik nator. Moda nire gustu handienetako bat da eta sormen nahikodun pertsona kontsideratzen naiz, langilea eta gogotsua.

NAROA FLOREZ
Taldekidea
Gorlizekoa naiz, eta Publizitatea eta Harreman Publikoko gradua ikasten nabil. Txikitatik interesatu zait moda eta goi mailako joskintza ikaragarri gustatu arren, konturatu naiz tokiko denda txikien arropa interes handia izan ahal dutela baita ere. Horregatik, webgune honen bitartez espero dut jendeari modaren alde ezberdinak erakustea.

NEREA VILLEGAS
Taldekidea
Alonsotegiko gazte bat naiz eta Publizitate eta Harreman Publikoak ikasten ditut. Bestalde, soziologian graduatu naiz. Txikitatik argazkien eta modaren mundua gustuko izan dut eta webgune honetan aritzea eta mugarik gabeko modaren inguruz hausnartzea aukera bat da niretzat.

IRENE ITURRIOZ
Taldekidea
Donostiako neska alai eta irekia nahiz. Kazetaritza ikasten nabil, EHUean Leioako kanpusean. Beti izan dut gustoko komunikazioparen munduan eta batez ere telebistarena. Eta telebistaren arloan txikia nintzenetik ikusi ditut modari buruz hitz egiten zuten programak edota moda desfileak, baina modaren arloan gehiago sakontzea gustatuko litzaidake lan honekin.
