top of page

Moda eraldaketaren arma gisa?

  • oihalakhautsiz
  • 6 dic 2020
  • 5 Min. de lectura

Actualizado: 9 dic 2020

Modeloen kanonak etengabe aldatzen ari dira, historiako gertakizun eta gizadiaren aldaketei etengabe egokituz


Naroa Aizpurua, Naroa Flórez, Irene Iturrioz eta Nerea Villegas - Leioa




Moda gure gizartearen esparru guztiak biltzen dituen eremuetako bat da; horregatik, aldaketa politikoak, sozialak eta bestelakoak islatzen dira horretan. Aldaketa horien artean, gure gizartean oso presente egon diren aldaketa estetiko eta kanonikoetan arreta jartzea ezinbestekoa da. Gaur egungo modak gure gizartearen aldaketak kontuan hartzen ari ditu eta ezarritako kanoiekin apurtzen ari da? Gai horri buruzko hausnarketa egitea ezinbestekoa da galdera horri erantzuteko, pertsona desberdinen ikuspegiak, ekimenak eta esperientziak kontuan hartuz. Azken finean, modaren munduan hainbat zapalkuntza edo oztopo ezarrita daude, hala nola, generoari, kanonei, estetikari edo adinari dagokionez.


Kanon: “Kanon hitza grezierazko kanon (erregela) hitzetik dator eta jarraitu beharreko eredua izendatzeko erabiltzen da.”

Historian zehar kanonak izan dira momentuko estiloak definitu dituztenak, eta hauek, denborak aurrera egin hala, eboluzio bat jasan dute. Duela milaka urte ere existitzen ziren, egipziar, erromatar, greziar eta baita erdi aroan ere. Ehundaka janzkera, estilo, gorputz mota eta makillaje ezberdin egon dira.


Mende hasieran kortseak eta silueta oso markatuak zeuden modan, ez 20.hamarkadako forma gabeko soinekoak bezala. 30.hamarkadan berriz, sensualitatea eta kurbak ziren protagonista, eta horrek indar handiagoa hartu zuen 40.hamarkadako Pin-up estiloarekin. 60.hamarkadan guztia aldatu zen eta gorputz argal eta tonifikatuak jarri ziren modan. Horrek 70.hamarkadararte iraun zuen, 90-60-90 neurri famatuek indarra hartuz, eta look naturalagoak modan jarriz. 80.hamarkadan makillaje eta orrazkera exageratu eta esanguratsuek hartu zuten indarra, 1990an argaltasunaren moda itzuli zen arte.






Gaur egungo modaren pauso txikiak

Modeloen kanonak errespetatzen zirela baieztatzeko, modeloen agentziak existitu izan dira. Izan ere, hauen parte izateko, neurri zehatz batzuk bete behar dira. Hala ere, gaur egun, agentzietan aldaketak ikusten dira eta profil desberdinak onartzen dituztela adierazi nahi dute. Honen adibidea da Bilboko Humana Models agentzia, haien helburu nagusia modaren jasangarritasun soziala lortzea da, inklusioa eta aniztasuna modaren industrian zabalduz. Baina nahiz eta bi kontzeptu horiek helburu moduan izan, haientzako garrantzitsuena da inklusioa, gauza bera ez direlako, eta Borja Zubietak, agentziaren sortazileetariko batek, horrela aipatu du: “Izan ere, ez da gauza bera inklusioa eta aniztasuna, aniztasuna da festa batera gonbidatua izatea eta inklusioa da dantzatzera gonbidatua izatea”.

Azkenean, modak batzuetan gizartean dauden zapalkuntzak xurgatu egiten ditu, eta bere eremura eramaten ditu. Hori ikusi daiteke gaur egungo agentzia konbentzionaletan eta horrela aipatu du Ane Arroyok, agentziaren beste sortzaileak: “Gaur egun, hemen, batez ere ezagutzen ditugun agentzia gehienek arau jakin batzuk ezarrita aurkitzen ditugu sartu ahal izateko, eta 1,60 cm-ko emakume beltz batek edo trans batek, edo dena delakoa, zailtasun handiak aurkituko ditu beti modelaketaren munduan sartzeko”.


Humana Agentziako sortzaileak


“Aniztasuna da festa batera gonbidatua izatea eta inklusioa da dantzatzera gonbidatua izatea” Borja Zubieta · Humana Models

Bestetik, konbentzionalagoa dirudien SF40 agentzia aurkitu dezakegu, orain dela 10 urte sortutakoa. Andrea Donatirik, agentziako zuzendariak, azadu duenez, SF40 agentziak perfil konbentzionalekin egiten du lan gehien bat, bezeroek neska-mutilak nahi dituzte, neurri konbentzionalekin eta ahalik eta irudi onenarekin. Baina irudi tradizional horretatik urrun daudela adierazi izan nahi du Donatirik: “Gure agentziak superfiziala dela pentsa daiteke, baina era guztietako profilak irudikatzen ditugu, ez bakarrik altuera eta neurri espezifikoa duten ereduak, profilak nahiko inklusiboak dira, adin mota guztietako ereduak ditugu”.



Heldutasuna oztopo moduan?


SF40 agentziako zuzendariak adierazi duenez, adin guztietako modeloekin lan egiten dute gaur egun. Izan ere, modaren munduan heldutasuna oztopo bat izan daitekeela pentsa dezakegu, baina Miguel Alonso Vélez-ek, 58 urteko modelo Portugaletetarrak, ez du uste adina oztopo bat denik, “silver” izeneko gizonen momentua dela dio.”Silver” gizonak heldutasunera iristen ari diren pertsonak dira eta horrela deitzen zaie gehienetan zilarrezko ile kolorea dutelako.


Askotan heldutasuna oztopo bat izan daitekela pentsa dezakegu, batez ere modaren munduan lan egiteko baina Miguel Vélezek beste ikuspuntu bat dauka: “Zihur nago gure adinekoek esparru guztietan leku gehiago izango dugula, ez bakarrik modelajearen munduan”. Miguelen ustez urteak pasa ahala berarentzat edertasunaren kontzeptua adaltu egin da eta edertasun fisikoa alde batera utzita garrantzitsuagoa iruditzen zaio pertsona baten edertasun emozionala: “karisma edukitzea”.


Humana Models agentziako arduradunek perspektiba desberdin bat planteatzen dute eta adina generoarekin ere lotzen dute. Azkenean, Zubietaren ustetan zapalkuntza guztiak intersekzionalak dira eta hori genero eta adinaren kasuan nabaritzen da. Horrekin lotuta, Arroyok adibide bat aipatzen du: “Emakumeei asko saltzen digute, eta ezin dugu adin handia dugula itxura eman, adina ekiditzeko kremak erabili behar ditugu, ebakuntza egin behar dugu, ezin dugu gure adina erakutsi... Eta zuk adina ekiditzeko krema bat ikusten duzu telebistan eta 30 urteko emakume batek saltzen du, eta horretarako ere ez dugu adin horien adierazpenik ikusten”.


Ondorioz, heldutasunaren ostopoaz gain, Humana Models-en sortzaileak dioenez, emakumeak dira bezero nabarmenenak, modeloak kontratatzeko momentuan, kontutan hartzen den faktorea, genero ezberdintasuna sortuz.



Genero desberdintasuna modan


Kirolak, ingenieritza, arkitektura eta beste hainbat arlotan ikustera ohiturik gauden genero desberdintasuna ikusgarri dago modaren munduan ere bai, baina oraingoan alderantziz da. Hau da, emakumeak dira sektoreko errekonozimendu handiena dutenak eta hortaz, gehien kobratzen dutenak ere bai.


Vogue aldizkarian aipatzen den bezala, BBC-ko ikerketa batek (2017koa) argitu zuen emakumezko modeloek gizonezkoen baino %75 gehiago kobratzen zutela. Harritzeko datu bat dirudi, jakinda industria gehienetan guztiz alderantzizkoa dela. Baina adierazgarria da, halaber, emakumeek gizonek baino gehiago irabazten duten sektore profesional bakarra (edo gutxien artean behintzat) moda izatea eta edertasunaren ezaugarri fisikoari lotuta egotea. Historia osoan zehar epaitu izan da emakumeen gorputza, eta epaitzearekin sexualizatzea esan daiteke. Posible da moda munduan hori izatea gehiago kobratzearen arrazoietako bat? Urte askoz lotu izan dira emakumeak irudiarekin eta gizonezkoak inteligentziarekin, baita Antzinako Grezian ere, baina hogeita bat mende ondoren, ideia horrek sortutako ondorioak erreflexionatu eta aldatzeko garaia da.



2019an ondoen ordaindutako emakumezko modeloen artean, Forbes aldizkariaren arabera, Kendall Jenner (22,5milioi dolar), Karlie Kloss (13 milioi dolar) eta Chrissy Teigen (11,5milioi dolar) daude. Gizonezkoen artean berriz, Sean O’Pry (1,5 milioi dolar), David Gandy (1,4 milioi dolar) eta Simon Nessman (1,1 milioi dolar) daude. Ikus daitekeenez, oso esanguratsua da zifra batzuen eta besteen arteko ezberdintasuna.


Hala ere, emakumezko modelo famatuetaz hitz egiten dugunean, argitu beharra dago emakume zisgeneroak direla, hau da, emakumeak direla jaiotzaz. Izan ere, trans modeloentzat pentsagabea da aipatutako zifretara heltzea.




“Profil batzuk bi aldiz baldatuta gaude”
Bambi (21), modelo curvy eta trans

Maria Bambinak, 2019-tik hainbat sesio fotografikoetan lan egin du eta bere lehenengo proiektu nagusia Maricon de España proiektu internazionala izan zen. Izan ere, egun, Humana Models agentizak egindako ikerketa baten arabera, 2019eko ibiltokietan, soilik %0,4 plus size modeloak izan ziren eta %1,23 trans.



Maria Bambina (Bambi)

Uste duzu gaur egun modaren industrian profil berriak sartzen direla? Hau da, ohiko kanoiei jarraitzen ez dieten profilak

Gero eta zalantza gehiago ditut modaren industrian profil berriak sartzen ote diren. Argi daukat edertasunaren industrian profil eta forma berrietara za


baltzen ari direla. Baina ez dakit modan hainbeste gertatzen ari den, nire esperientziaren arabera, modan bilatzen den modelo mota nahiko kanonikoa da oraindik.




Gaur egun, modako enpresak saiatzen dira erakusten aniztasuna babesten dutela, lortzen dute edo oraindik badutela bide luze bat lortzeko?

Uste dut bide luzea dutela egiteko, baina ahalegina egiten ari dira eta baloratzen da. Baina uste dut batzuetan pertsonak totemizatu eta totem bihurtzen direla. Hau da, trans modelo bat kontratatzen dute trans delako, eta plus size bat kontratatzen dute plus size delako. Hori saihesten hasi beharko lukete, eta inklusioa benetakoa izatea, naturaltasunetik etortzea.


Uste duzu gaur egun trans ereduek ez dituztela gainerako ereduek dituzten aukera berberak?

Noski ezetz. Gainera, gai honi buruz hitz egin nahi nuke: profil batzuk, bi aldiz baldatuta gaude. Hau da, ni trans izateaz gain, plus size ere banaizela. Eta askotan, lehen azaldu dudanez, totemizatu egiten da. Hau da, nik kanpaina bat egingo dut eta badut trans bat; beraz, trans eta plus size ez zaizkit interesatzen. Kutxa desberdinak dira eta ezin dira nahastu.


Nola ikusten duzu, bestalde, curvy hitza? Zer deritzozu?

Nire zalantzak ditut, ulertzen dut txiki-txikitatik "lodi" hitzarekin iraundu duten jendea egotea eta curvy hitza erabiltzea, leunagoa eta errazagoa delako, batez ere ingelesez gutxiago jotzen duelako. Baina uste dut berrjabetu egin behar dugula eta zenbait hitz identitariotzat hartu behar ditugula, adibidez, neurri handia izatea, nik plus size esaten dut eta neurri handia edo lodia esan beharko nuke. Ni lodia naiz eta ez dago arazorik.



Iturri: Humana Models


Moda horrelako aldaketak aldarrikatzeko arma dela esango zenuke? Edo zapalkuntza mota bat gehiago bezala ikusten duzu?

Jakina. Moda tresna iraultzailea izan da betidanik, Frantziako iraultzatik, moda sans culotte-ak dira. Moda behar-beharrezkoa da iraultza guztietan, eta uste dut funtsezko oinarria dela, batez ere gizarte-iraultzetan.



-Humana agentzia eta jasangarritasun soziala-


-Elkarrizketa Bambiri-



Comments


©2020 por Oihalak berrituz. Creada con Wix.com

bottom of page