“Edozein objektu edo toki inspiratzen naute diseinuak sortu ahal izateko”
- Oihalak Berrituz
- 31 oct 2020
- 3 Min. de lectura
Actualizado: 18 nov 2020
Janire Matilla · Sweety Glory markaren diseinatzailea
Londreseko eta New Yorkeko kaleetan inspirazioa bilatu ondoren, bere marka pertsonala sortzera ausartu egin da, estilo, kolore eta forma desberdinak dituena
Modaren mundua zaila izan arren, hemen dugu Euskal Herriko diseinatzaile gazte ausarta bat, Janire Matilla, Sweety Glory markaren sortzailea. Duela urte bat darama bere proiektua aurrera eramaten. Janirek 32 urte ditu eta Abadianokoa da. Betidanik bere arropa pertsonalizatzea gustuko izan du eta estilo desberdinak eta originalak eramatea bere pasioa izan da, batez ere, kolore eta estanpatuen konbinaketak erabiltzen ditu bere estiloari ukitu desberdin bat emateko.

“Beti jantzi dut desberdin”
Hasteko, Nola definituko zenuke zure burua?
Ni Janire naiz eta 18 urtekin turismo ikasketak hasi baino lehen, Londresera joan nintzen ingelesa ikastera, han Candem Town ezagutu eta inspirazio handia izan zen niretzat, inpaktua handia izan zuen modari buruz nuen ikuskera zabaldu ahal izateko. Beti jantzi dut desberdin, baina, Londresen izandako inspirazioaren ondoren aldaketa asko izan nituen, batez ere, ilea asko aldatu nuen, kolorez, orrazkerak… Horregatik, nire burua atrakzio ero baten modura definituko nuke, ezagutzen nauen gehienek beti esaten didate pertsona zoroa naizela.
Nolako inpaktua izan du modak zure bizitzan?
Niretzako moda adierazteko era bat izan da beti, bakoitzak duen estiloa bakarra delako.
Zeintzuk izan dira modaren munduan sartzeko izan dituzun urratsak?Nola eta zergatik hasi zinen modaren munduan?
Beti gustatu izan zait moda eta beti zintzilik izan dudan zerbait izan da, orduan, modako eskolan ikasten hasi nintzen, oinarri bat eduki ahal izateko. Bizitza osoan, nire arropa kustomizatu eta josi izan arren, beharrezkoa da gutxienezko ikasketa batzuk izatea, oinarri bat eduki ahal izateko. Baina modaren munduan, batez ere, lagunen bitartez sartu nintzen, moda ikasten duten lagunen edota diseinatzaileen bitartez.
“New Yorkera joan nintzen inspirazio bila”
Zenbat proiektu izan dituzu Sweety Glory sortu baino lehen? Zenbat urte daramazu proiektuan?
Modarekin zerikusia duen nire lehenengo proiektua Sweety Glory izan da. Guztira hiru urte daramatzat proiektuan. Lehenengo bi urteetan ikasketak aurrera eraman nituen. Baina bertan ikasten zena ez zen nahi nuena, gauza asko ikasten nituen, baina ez zen nik bilatzen nuena, horregatik, beste ikasketa batzuekin hasi nintzen, tradizionalagoak ziren, Goi Joskintza zentratuak, baina arlo hau ez zitzaidan interesatzen, hortaz ikasketak lehen bailen bukatu nituen. Ikasketak amaitu ondoren, bi urte erdi pasa ahala, New Yorkera joan nintzen inspirazio bila eta bueltatzean, sortu nuen denda.
Nola sortu zen Sweety Glory? Eta horren logotipoa?
Izena aurkeratzea zorokeri bat izan zen niretzat, jendeak esaten du inspirazioa lan egitean etortzen dela, baina ez da nire kasua. Beti gauean izaten dut inspirazio momentua. Izena nire musika talde gogokoenarekin dago lotuta, Bon Jovi, taldearen abesti batekin dago lotua izena, “Blaze of Glory”. Logotipoa, aurtengo gauza bat izan da, niri kalaberak eta gauza tetrikoak asko gustatzen zaizkit eta kaleberen disenuekin jolasten sortu nuen logotipoa. Hasiera batean emakumeentzako logotipoa zen baina geroago gizonen logotipoa sortu nuen.
Gizon nahiz emakumeen logotipoa nahastuz, dendaren logoa sortu nuen, logo hibrido bat.
Ze produktu eskaintzen dira horretan? Gizonen kolekzioa nola sortu zen?
Gehien bat arropa eskeitzen dut dendan, baina pixkanaka jantzi-osagarriak sartu nahi ditut, batez ere, poltsak, belarritakoak… eta nola ez, gauden garain, musukoak. Hasiera batean emakumeentzako kolekzioak egitea zen nire asmoa, baina azkenengo udan, proiektu bat sortu zen eta Julian Iantzi jantzi behar nuen “Udak dakarrena” sailerako. Orduan, hasi nintzen mutilen arropa diseinatzen, Julian Iantziri sortutako estiloan pentsatuz eta uda berean gizonezko kolekzioa atera nuen.
Nondik inspiratzen zara zure diseinuak sortzerako orduan?
Edozein objektu edo toki inspiratzen naute diseinuak egin ahal izateko baina lehenengo nire buruan ditudan gauzak azaleratzen eta arropetara ateratzen saiatzen naiz, bidaitzea asko gustatzen zait eta herrialde desberdinetako kulturetan oinarritzen naiz askotan nire disenuak aurrera eraman ahal izateko.
Azkenik, proeiktu berriak dituzu buruan? Adibidez, kolekzio berri bat.
Bai. Kolekzio berriak sortzea pentsatu dut, uda eta udaberrirako. Ideia zoroak etortzen zaizkit burura eta horiek aurrera eraman nahi ditut. Kolezio berrian osagarri gehiago sartu nahi ditut, baina oraindik ez daukat argi nolakoak izango diren.
Link interesgarriak:
Comments