top of page

“Jendeak gimnasiora txukun eta politago joan nahi du”

  • Oihalak Berrituz
  • 31 oct 2020
  • 3 Min. de lectura

Actualizado: 4 nov 2020

Zihara Arrasate · Influenzerra ▪ Coach nutrizionala ▪ Irakaslea

Naroa Aizpurua eta Naroa Florez


Zihara Arrasatek, ongizatean oinarritutako Instagram kontu egonkor bat izatea lortu du, non 16.000 jarraitzailek bere eguneroko ohiturak ikusten dute. Publizitateko graduan lizentziatua eta Magisteritzan diplomatua, Miamin eta Londresen lan egin du. Egun, bere irakasle lana, nutrizio taldea eta influentzer lana bateratzen ditu.



1.Konta iezaguzu zerbait zuri buruz, zer gustatzen zaizun egitea denbora librean, lan esperientzia, nola definituko zenuke zure burua...


Denetara apuntatzen den pertsona bat naiz, lanetik kanpo beti nago kirola egiten edo beste plan ezberdinenbat irtetzen bazait ere, asko gustatzen zait gauzak lehenengo aldiz egitea.


2. Nola hasi zinen sare sozialen munduan? Gaur egun 16.000 jarraitzaileekin, sare sozialetatik bizi zara edota beste lan batekin bateratzen dituzu?


Nik lehenengo Publizitate eta Harreman Publikoetako lizentziatura egin nuen eta ondoren Atzerriko Hizkuntzako Magisteritza ikasi nuen. Kanpoan egon nintzen bizitzen, 2013an Miamin egiten nuen lan Unibertsitateko komunikazioa eramaten eta orduan hasi zen Instagramen kontua indar gehiago hartzen eta nire lagunen artean ni izan nintzen lehena Instagrameko kontu bat egiten. Bertan nengoela, kirola, nutrizioa eta ongizate munduan sartzen hasi nintzen. Eta horrek eskatzen zuen gaur egungo marketing munduan bezala, salmenta gehiago eukitzeko sare sozialei garrantzi eta kalitate gehiago emateak. Nik irakasle bezala egiten dut lan eta gero nutrizio munduan coach moduan. Horrek biak egiten ditut eta sare sozialak beste lanaren euskarri dira.


“Denda txiki bat handi bihur daiteke sare sozialak erabiliz eta denda handi batek ez baditu erabiltzen txiki bihurtzen da”.

3. Publizitate eta Harreman Publikoak ikasi ondoren, nola hasi zinen kirol munduan gehiago sartzen?


Miamin bizi nintzenean, orain dela zazpi urte inguru, konturatu nintzen ohitura osasuntsuak nituen arren, zerbait hobetu behar nuela. Beraz, jatearen eta elikatzearen aldea aurkitu nuen. Momentu horretatik hasi nintzen elikadura eta kirol munduan gehiago sartzen, baita gorputz-gogamen ongizatea lortzen. Formakuntza ezberdinak egin ondoren, La Tribu taldea sortu genuen eta honen bitartez hainbat pertsonei laguntzen diegu bizitza osasungarriagoa eta zoriontsuago batera izaten.


“Miamin bizi nintzenean, konturatu nintzen ohitura osasuntsuak nituen arren, zerbait hobetu behar nuela”.


4. Zure sare sozialak kirolean eta nutrizioan oinarritzen dira gehien bat, zein erlazio ikusi dezakezu kirola eta modaren artean?


Nire sare sozialak gehienbat ongizatera fokuratuta daude, ongizate orokorrean. Bai kirola egitean, bai ondo jatean, bai lagunekin zein familiarekin harremantzean, ikastea, eta pertsona moduan haztean.

Kirola eta moda gero eta potenteagoak dira, lehen kirola egitera jendea edozer jantzita joaten zen, mendi martxako kamisetekin eta abar. Baina gaur egun, egia da moda munduan garrantzi handiagoa hartzen ari den sektorea da. Jendeak gimnasiora txukun eta politago joan nahi du.


5. Modako markekin kolaboratu duzu? Eta hala bada, zein izan zen lehenengoa?


Nire lehenengo kolaborazioa Nike Spain-ekin izan zen. Forum Sports-ekin kontaktatu nuen eta haiek Nike-ekin kolaboratzea eskeini zidaten. Nike training bultzatzeko gehienbat.



6. Nolako garrantzia uste duzu duela denda txikiak sare sozialen bidez ezagutzera emateak?


Niretzat oso oso garrantzitsua da denda txiki batzuk bakarrik inguru hortako publikora heltzea edo sare sozialen bidez handi bihurtzea. Denda txiki bat handi bihur daiteke sare sozialak erabiliz eta denda handi batek ez baditu erabiltzen txiki bihurtzen da. Eta are gehiago orain bizitzen ari garen momentuan. Guk ere guztia eraman dugu online plataformara. Goizetik gauera entrenamenduak kalean egitetik online egitera pasatu ginen, hortaz dendekin berdin gertatzen da.


7. Nola eraman duzue zuen lana Covid-19-aren aurrean?


Ezin hobe egia esan, Espainia mailan pertsona askok galdetu ziguten ea nola moldatu ginen hain azkar online plataformara, ea nola jarri genituen “pilak” hain arin. Guk “zoom” aplikazioa erabiltzen genuen beti bideo dei formakuntzak egiteko, hortaz, martxoan konfinatu gintuztenean, hurrengo egunerako agenda osoa geneukan, eta parte hartze oso handia egoten zen, 200 konexio baino gehiagokoa


8. Non ikusten duzu zure burua urte bete barru? (Profesionalki)


Kirol eta nutrizio munduan pisu gehiago hartuta, nire sare sozialen bidez jende askori lagundu ahal izatea gustatuko litzaidake.







Comments


©2020 por Oihalak berrituz. Creada con Wix.com

bottom of page