Bilboko modaren erronka laguntzailea
- oihalakhautsiz
- 22 oct 2020
- 2 Min. de lectura
Actualizado: 31 oct 2020
BilbaoCentro elkarteak ostegunero erronka berezi bana antolatzen du komertzio lokala bultzatzeko: jantzi edo osagarri batekin mila konbinaketa egitea da gakoa
Nerea Villegas, Alonsotegi
Bilboko komertzio txikiak mantentzeko, BilbaoCentro elkarteak erronka berezi eta dibertigarri bat prestatzen du ostegunero. Astero komertzio batek hartzen du parte, janzteko arropa edo osagarri bat eskainiz. Horrela, parte-hartzaileek jantzi hori erabilita, konbinatu eta argazkia atera behar dute, sare sozialetan partekatuz. Jarduera irekia da eta estilo desberdinak proposatzen ditu.
Nahiz eta ekintza hau alarma egoera baino lehenagokoa izan, urtebete baino gehiago daramatzatelako, interesgarria da proposamen honen rola azpimarratzea, pandemia ondorengo krisi honek asko eragin baitu, batez ere enpresa txikietan, hainbat komertzio itxi behar izan direlako.
Momentuz, sei emakumek hartzen dute parte: batetik, Olga Zulueta, erronkaren sortzailea eta BilbaoCentroko arte zuzendaria; bestalde, Sweety Glory markaren diseinatzailea den Janire Matilla. Horrez gain, Myriam Paramo eta Elena Busturia sare sozialetan aritzen diren emakumeak ditugu eta bukatzeko, komertzioak dituzten emakumeak, hala nola, Ary Rowshan, Pershic eta Koli komertzioen jabea, eta Susana Godoy Barbour dendako saltzailea eta estilista. Batzuetan beste pertsonek hartzen dute parte, hala nola, gizonezkoek ere. Bestetik, hainbat komertziok hartu dute parte, hilabetero lau, alegia.

<<Irudimen falta dago modan>>
Olga Zulueta
Estilo desberdinak jarraitzen dituzten emakumeak dira eta hori da erronka honen berezitasuna, estilo desberdinekin konbina daitezkeen jantziak edo osagarriak erakustea, Myriam Paramok jakinarazi duenez: “Bakoitzak bere estiloa erabiltzen du eta jantzi jakin bat erabiltzen du jantzi horri nortasuna emateko”. Janzterakoan inspirazio falta izaten dugu eta honela aipatu du Olga Zuluetak: “Irudimen falta dago modan”. Horregatik, erronka proposatzen dute.
Urte desberdina, ekitaldi desberdinak
Urte berezia izan arren, ekitaldiak aurrera doaz, alternatiba berriak bilatuz. Urtero BilbaoCentro elkarteak “Pasarela Bilbao” desfilea antolatzen du, eta bertan Bilboko komertzioen desfilea egiten da, kontsumo lokala sustatzeko helburuz. Aurten ordea, desberdina izango da, pasarela digitala izanik. Horrela azaltzen du Olga Zuluetak: “Bilboko kokapen desberdinak grabatuko ditugu, gure denden moda... eta gero, Azkuna Zentroa moduko izan daitekeen espazio batean aurkeztuko dugu”.
Link interesgarriak:
コメント