top of page

Pantone-k Period izeneko kolore gorria sortzen du hilekoa normalizatzeko

  • oihalakhautsiz
  • 19 oct 2020
  • 1 Min. de lectura

Enpresak urtero kolore berri bat aukeratzen du eta markek erreferentzia bezala hartzen dute kosmetikoak eta arropa sortzeko

_____________________________________________________________________

Naroa Florez

Period izeneko kolore gorria atera du Pantone-k hilabete honetan hilekoaren inguruan dauden tabu guztiekin apurtu nahian. Intima marka suediarrarekin kolaboratu du kolore berri hau sortzeko, menstruazioari ikusgaitasuna emateko. Kolore guztien formulak biltzen dituen sistema bat da Pantone eta urtero kolore bat aukeratzen du hurrengo urteko tendentziak markatzeko.

Institutuak egiten duen kolorearen aukeraketa tendentziei eragiten badie ere, Period kolorea sortzean ez dute estetikan hainbeste erreparatu. Emalegearen inguruko elkarrizketak sustatzea eta haren inguruko estigmekin apurtzea dauka helburu. Izan ere, Saioa De Urretak, Sorginen Alabak elkarte feministako kideak, menstruazioaren inguruan hitz egiteko beldur asko dagoela azaltzen du: “Oraindik pertsonok ez dugu gure gorputzaren prozesu natural bat bezala hartzen”.


Hilekoaren kolorea aurkitzeko Pantone enpresak ginekologo baten laguntza izan du eta menstruazioaren fluxu konstantea irudikatzen saiatu dira. Beraien Instagram kontutik azaldu dutenez, kolore ausarta eta abenturazalea da Period. Kamiseta edota ezpainetako barra batean irudikatuta ikusi dezakegun kolorea hilabete batzuetan.

Modan kolore gorria sentsualitate eta feminitatearekin erlazionatu da orain arte, baina Period koloreak guztiz kontrakoa adierazi nahi du. Emalegea emakumeekin soilik erlazionatzea ideia okerra dela azaltzen dute, hilekoa ez baitu generorik. Kanpaina honen bitartez, beraz, menstruazioa duten gizonei ikusgarritasuna ematea bilatzen da baita ere.


Hilekoa beste kultura batzuetan

Beste kultura askotan, hilekoa izateak emakume askoren bizimodua baldintzatzen du: “Indian, emakumeak hilekoa dutenean ezin dute sukaldatu, beste pertsona batzuk ikutu, ezta gidatu. Zerbait egiten baduzu zikina eta lizuna bezala irudikatzen da”, azaldu du Saioak. Horregatik, Pantonen kanpaina berri hau beharrezkoa ikusi da herrialde azpigaratuetan.



Esteka interesgarriak:



Comments


©2020 por Oihalak berrituz. Creada con Wix.com

bottom of page