top of page

Polemika handia Gucciren gizonentzako soinekoaren aurrean

  • Oihalak Berrituz
  • 15 oct 2020
  • 2 Min. de lectura

Marka italiarrak estereotipoak hausteko helburuarekin kaleratu du 1900 euroan baloratutako soinekoa

Naroa Aizpurua


Azken hilabetean polemika handia sortu da Gucciren gizonentzako soinekoa dela eta, izan ere, Udazken-Neguko bilduma ez-binariotasunean oinarritu da estereotipoekin hausteko eta beste hainbat jantziren artean , 1.900 euroko gizonentzako soinekoa atera du Guccik.


Kotoizko soineko batez datza, belaunerainoko luzerakoa eta lauki eskozes zuriekin apaindua. Peter Pan lepoa du eta baita gerrian begizta bat ere. Gucciren orrialde ofizialean, modeloak praka bakero batzuekin darama, kirol-zapatila eta neguko txano batekin konbinatuz. Haurtzaroan inspiratutako jantzi bat da, eta bilduman hainbat aldiz errepikatzen den aspektua da.


Grunge estiloa deritzo 90.hamarkadan sortu zen, eta zehazki “grunge” zikinaren edo desaliñatuaren sinonimoa da. Nirvana eta Pearl Jam talde ikonikoek bultzatutako musika estiloa ere bada, 90eko hamarkadan arrakasta handia izan zuen rock alternetiboaren azpigenero bat.


Soinekoaz gain, belar-orbanez beteriko galtzek zeresana eman dute. Jendeari haren prezioak harritu dio, 680 euro zehazki. Luxuzko marken prezioei dagokionez, Madrilen modaren diseinuko gradua ikasten ari den Elisa Gonzalezek ondorengoa azaldu du:

“Gucci erosten duzunean, ez zara soineko bat erosten ari, marka erosten ari zara.”


Modu honetan, italiar markak 90eko hamarkadako kaleko arropa goi mailako joskintzara eta luxuzko markako pasareletara eramatea lortu du, eta “posible da jantzi hauetako bat ekitaldi edo jaialdirenbatean ikustea” adierazi du Elisa Gonzalezek.







“Genderless” moda


Gaur egun gero eta marka gehiagok hartzen dute “genero gabeko” moda kontuan, estereotipoak hautsi eta jendeak modaz goza dezan. Eta hori arrazoitzeko azaldu du Elisa Gonzalezek historian zehar ez dela hau gertatzen den lehen aldia, izan ere, antzina, erromatar eta egipziar guztiek berdin janzten zutela, generoak alde batera utziz.

Moda estilo hau jarraitzen duten marken artean, Curated By, Saye, Samsaya eta Nohant aurkitzen dira, beste askoren artean. Nahiz eta aurretik bide luzea duen estilo bat izan, ikus daiteke badaudela lehen pausuak ematera ausartzen direnak ere.





Informazio gehigarria:

Gucciren orrialde ofiziala:


Gucciren Udazken-Neguko desfilea:


Comments


©2020 por Oihalak berrituz. Creada con Wix.com

bottom of page