top of page

Dutxarako txano bat baino gehiago: jasangarria eta berritzailea

  • Oihalak Berrituz
  • 6 oct 2020
  • 2 Min. de lectura

Ainara Olabarrik, Queen Cap-aren sortzaileak, produktu berritzaile eta bakarra sortu du; txano “trendy” eta jasangarria dena, material ekologikoen bitartez egindakoa eta hainbat erabilera dituena.

Irene Iturrioz eta Nerea Villegas


Ainara Olabarri deustutarrak Queen Cap proiektua aurrera eraman du. Gaztea zenetik ideia hori bere buruan izan du, berarentzat dutxarako txanoak antiestetikoak, deserosoak eta ez-jasangarriak dira, ura leku guztietan sartzen da haietatik. Berarentzat dutxa momentu eroso bat izan behar da eta horrela aipatzen du: “dutxaren momentua, relax momentu bat izan behar du”.


Horregatik, nahiz eta garai zaila izan proeiktu berriak ateratzeko, arriskatu da eta produktu berritzailea eta bakarra sortu du, nahiz eta dutxarako txano bat izan, hainbat gako izkutatzen dituen txano trendy eta jasangarri bat da.


Zergatik da moda jasangarria?


Ainarak esan digunaren arabera, gaztea zenetik argi izan du bere proiektua ahalik eta jasangarriena izan behar zela “ez da B planetarik” dio Ainarak. Alde batetik, produktu nazionala da, Katalunian produzitzen dena. Bestetik, ehun guztiak ekologikoak dira, zuntz jasangarriekin egindakoak. Horrez gain, kalitate handiko poliester bat erabili dute, plastikozko botilekin eta Mediterraneotik berreskuratutako beste plastiko batzuekin egindakoa. Gainera, bidaltzeko poltsak ere birziklagarriak dira. Honekin batera, langileek lan baldintza egokiak izaten dituzte.


Adin guztietako emakumeei bideratutako produktu da, hiru perfil desberdin bereizten direlako: Woman-eko sekzioa, emakume helduentzako dena; Teen-ekoa, neska gazteei bideratuta eta azkenik, umeentzako sekzioa. Sekzio bakoitzak bere kolore eta estiloa izaten du.


Mila erabilera txano bakarrean


Badirudi erabilera bakar bat duela soilik, baina hainbat erabilera ditu. Batetik, turbante baten modukoa izan daiteke. Bestetik, ilearen zainketa edo tratamendu kapilarrak egiteko erabilgarria da.. Horrez gain, ile kizkurra dutenen pertsonentzat aukera bat izan daiteke korapiloei aurre egiteko. Burusoiltasunari eta gaixotasun onkologikoak izaten dituzten pertsonentzat aukera izan daiteke ere. Eta azkenik, hondartzetan, igerilekuetan, spa-etan edo jolas-parkeetan ilea buzti nahi ez dugunean aukera onena dela azaldu digu Ainarak.




Link interesgarriak:




Comments


©2020 por Oihalak berrituz. Creada con Wix.com

bottom of page