Harry Stylesen soineko polemikoa
- oihalakhautsiz
- 22 nov 2020
- 1 Min. de lectura
Polemika sortu du Harry Stylesen azkenengo estilismoak, soineko bat izateagatik
Harry Styles “One Direction” taldearekin bilakatu zen ospetsua, bere ibilbide musikala hasi zenetik 10 urte pasa dira eta urte hauetan Harry Stylek traje zikinak, blusak eta abarrekoak, sortu ditu tendentzia bere janzkerarekin bat. Baina aurten bere estilismo batek zeresan handia eragin du sare sozialetan, soineko bat zelako, nahiz eta soineko edo gona batekin janzten ez den lehen aldia izan.

Estilismo hori erabili zuen Vogue aldizkariaren saio fotografiko bat egiteko, azken finean, argazkilariak jantzi ez-binarioak ditu ardatz moduan. Vogue aldizkariak abeslariaren estilismoak argitaratu zituen twitterren eta Candace Owens, Piers Morgan edo Ben Shapiro bezalako pertsona mediatikoek twitterren txio baten bidez, Stylesen soineko batekin agertzearen aurka agertu dira publikoki. Adibidez, Owensek bere tweet baten bidez “gizon indartsuaren” garrantzia azpimarratzen du eta argazkiei erreferentzia eginez, horrela aipatzen du: "Ez dago gizon indartsurik gabe bizirik iraun dezakeen gizarterik. Ekialdeak badaki. Mendebaldean, gure gizonen feminizazio etengabea, gure seme-alabei marxismoa irakasten zaien aldi berean, ez da kointzidentzia bat. Eraso zuzena da. Itzul diezaiogun gizonari ". Mezu horrekin adierazi nahi du gizon batek soineko bat janzten badu, ez dela gizon indartsua.
Comentarios