Madonnak argi utzi du emaztegai soineko baten garrantzia txio batean
- oihalakhautsiz
- 22 nov 2020
- 1 Min. de lectura
Sutan dagoen andregai baten soinekoaren irudia argitaratu du, soineko horiek transmititzen duten boterearekiko duen obsesioa azalduz
Poparen erreginak azaroak 17an publikatutako txioaren hitz zehatzak ondorengoak izan ziren: “Beti izan dut emaztegai soinekoekiko obsesioa. Ez ezkontzagatik. Hortan ez dut pentsatu. Emaztegai izatearekin amesten nuen, emaztegai bat beti baita arreta zentroa. Farfailez eta tulez janzten da eta denek argazkia ateratzen diote. Emaztegai bakoitza ospetsua da bere Egun Handian. Orduan, noski, bere ohiko bizitzara itzuli behar du. Eta emakume batzuentzat egun handi bat nahikoa da. Ez niretzat... Nik gehiago nahi nuen. Lurra erre nahi nuen”. Txioko argazkian “like a virgin” esaldia irakur daiteke, bere kantu famatuenetako baten izenburua.

Txio horrekin adierazi nahi izan du emaztegai soineko bat eramatea sentzazio handi bat dela, eta berari soinekoa bera baino, sentsazio hori gustukoago izan zuela azaltzen du. Arreta zentroa izatearen sentimenduarekin obsesionatu zen, eta bere bi ezontzetan sentitutakoa bere bizitzara aplikatu nahi izan zuen, eta hori dela eta sortu zen.
30 urte baino gehiagoko karrerarekin, Madonnak bere titulua Poparen erregina bezala mantentzea lortu du 80ko hamarkadatik, eta ordutik bi aldiz ezkondu da. Lehenengoan Sean Penn aktorearekin 1985ean eta bigarren aldiz 200. urtean Guy Ritchie zine zuzendariarekin.
Comments