Musukoak: tokiko merkataritzaren produktu salduenak
- Oihalak Berrituz
- 6 oct 2020
- 2 Min. de lectura
Pandemiaren ondorioz, tokiko merkataritza datorren krisi ekonomikoaren beldur da, eta batzuek horri aurre egiteko alternatibak bilatzen dituzte, musukoak salduz, adibidez
Naroa Aizpurua eta Naroa Florez
Bilboko komertzio txikiak pandemiaren biktima nagusiak izan dira ekonomiari dagokionez, eta askok azken hilabetetan irtenbide berriak bilatu behar izan dituzte. Musukoen erabilera beharrezkoa denetik, denda txikiak hauek saltzen hasi dira.

Covid-19-ak sortutako egoeraren ondorioz, komertzio txikiak hainbat hilabete egon dira itxita. Batzuk ezin izan dute berriro ireki eta beste batzuek irtenbide berriak bilatu behar izan dituzte aurrera egin ahal izateko. Paola Jani Markelek, Bilboko La Tata dendaren jabeak, bere beldurtasuna adierazi du: “Egoera zaila da eta beldurra daukat jendeak dirua gastatau nahi ez izatea”. Horregatik, hainbat dendarik produktu berriak jarri dituzte salgai pandemia egoera berri honetara moldatu nahian, hala nola, musukoak.
Musukoen derrigorrezko erabilera ezarri zutenetik, hauek jendearen eguneroko estiloaren parte bihurtu dira. Munduko pandemiatik sortutako moda-osagarri berria dira, eta Louis Vouitton bezalako luxuzko markek ere atera dituzte haien diseinu propioak. Edozein forma eta koloretakoak ikus daitezke, eta komertzio txikien produktu salduenak ere bihurtu dira, eta honela azaldu du Paola Jani Markelek, Bilboko La Tata dendaren jabeak: “Hornitzaile guztiek eskaintzen zizkidaten musukoak eta gehien saltzen dena da”.
Bestetik, musukoei esker badaude hauek bakarrik saltzen dituzten marka eta komertzio berriak, eta nahiz eta txikiak izan, asko eskuz egindakoak eta kalitatezkoak dira.
Musukoez gain, haien inguruko beste hainbat ezaugarri ere saltzen hasi dira hainbat dendatan, eta haien artean, zintzilikatzaileak. “La Tata”-n eskuragarri daude, eta baita beste hainbat arropa eta kontu dendatan. Lepoko moduko ezaugarri honek musukoa eramatea erosoagoa egiten du, hau kendu behar den bakoitzean lepotik zintzilikatzeko aukera emanez. Bere praktikotasunaz gain, hainbat apaingarri eta koloredunak daude, eta lepokoak izango balira bezala dekoratzen dira, eta denda askotan norberaren gustu pertsonalaren arabera.
Commenti